Eskatu diguten azken lana bideo bat izan da, eta pantailarekin grabatu dut esktatutakoa. Puntu hauek dira:
0 Comentarios
Lan honetan ikus daiteke nola aztertu dudan Marxismoa Etorkizuneko Gelako metodologia erabiliz. Horretarako behean duzue programazioa, gelako guneak definituta daude eta programazioaren hainbat elementu. Beste dokumentu batean zuzentzeko errubrika duzue eta podcast batean entzungo duzue lanaren deskribapena. Ondo izan.
Kahoot bat prestatu dut klasean ematen ditugun kontzeptuen interebaluazioa egiteko. Gimkit-en garatu zuen, baina Kahoot-en interesgarriagoa egiten zaienez, ikasgelan egin diren erakusketen talde-ebaluazioa egingo dugu. Galdeketa publikoa da eta berrerabil daiteke. Antzeko galdetegia nuen, baina egokitu egin dut eta irudiak eta denbora-sekuentziak gehitu ditut interesgarriagoa izan dadin.
Sakatzen baduzue irudia (eta logeatuta bazaudete) irekiko da: Hilabete honetan zibersegurtasunaren ideiak azaldu dizkigute eta lanen artean eskatu digute Netiketaren gogoeta. Nik prestatu dut instituturako laburpen grafiko bat, infografiaren bidez, eta hemen isalatzen dizute. Gainera, gure klaseko IKT delekatuekin landuko dugu.
Kaixo, Aste honetan idazlan filosofikoa, edo gogoeta ikasleei eskatu diet. Descartesi buruz hitz egin behar zuten. Ikasle baten bat arazoak baditu idazteko prestatu diet audio bat eta deskribatzen diot nola egin gogoeta baina grabatuta podcast batean. Horretarako ere audio baten bidez deskribatzen da prozesu osoa. Espero dut hau praktikoa izatea. Kike edit.
Selfie for teachers inkesta egin dut eta hemen ikus ditzakezue nire emaitzak: alde batetik laburpena irudietan eta bestetik laburpena (informazioa erderaz agertzen da). Oso praktikoa izan da informazioa.
|
Kike ClementeFilosofia Irakaslea Archivos
Mayo 2022
Categorías |